XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abenduak 18 Jer 23, 5-8 Profetak Dabiden ondorengo izango den Errege baten etorrera iragartzen digu.

Bera izango da aldez aurretik agindutako Mesias, munduari Jainkoaren zuzenbidea ekarriko diona.

Mt 1, 18 24 Gaurko ebanjelioko kontakizunak hiru gauzok azpimarratzen ditu batez ere: Mariak bere birjintasuna galdu gabe sortzen duela Jesus, Jesusen izenak aldez aurretik adierazten duela haurraren salbatzaile eginkizuna eta, azkenik, Emmanuelen jaiotzari buruz Isaiasek egindako profezia betetzen dela Jesus, benetan, Dabiden eta Jainkoaren semea da.

Eskariak (Goizean) Senide maiteok, otoitz dagiogun bizien eta hilen epaile den Jesukristo geure Jaunari, esanez: Zatoz, Jesus Jauna.

- Pekatariak salbatzera etorri zeran Jesus Jauna: Zaindu gaitzazu tentaldian erortzeko zoritxarretik.

- Epai-egunean agerian azalduko zeran Horrek: Azal ezazu guregan, gu salbatzeko daukazun indarra.

- Emaiguzu, zure aginduak gogoz betetzeko laguntza: Maitasunean presta gaitezen zure etorrerarako.

@- Mende guztietan onetsia zeran Horrek: Errukiz egizu, mende honetan zintzo bizi gaitezela, zure zorioneko itxaropenean, eta zure etorrera ospetsuan geure uste ona jar dezagula.